martes, 21 de mayo de 2019

E-porfolioa

Kaixo irakurleok!
Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan
, irakasgaietan  landutako eta
 blogera igotako gauza guztien laburpen bat izango da. Hau lauhileko osoan landutako
 gai eta hausnarketa
 garrantzitsuenak dira eta horrela nire blogera sartzen bazarete aurkibide moduan
 utziko dizuet azkenengo sarrera hau.

Egin genuen lehenengo dinamika performancen ingurukoa izan zen.
Esther Ferrer performanceak egiten ditu, eta berarekin hasiera eman genion ibilbide honi.
 Performancen kontzeptua ulertzea
 kostatu egin zitzaidan. Are gehiago, oraindik ez nago ziur gai honi buruz atera dudan interpretazioa
 zuzenetariko bat denik. Niretzako performance batek bizitzan gertatzen den guztia bildu dezake. 
Esaterako; denbora, oroimena, 
bizitzan zehar usten ditugun arrastoak...

Gero, gorputzaren portaera eskola instituzioetatik kanpo eta eskola instituzioen barne alderatu
 genituen. Kanpoan gorputzek 
alaitasunez eta askatasunez jarduten zuten, barruan berriz, eskolak ezarritako arauen ondorioz
 aspertuta, gogo gutxiz eta indibidualtasunik gabe jarduten zuten. Hau eskolen hezkuntza 
modelo(tradizionala) zaharkituaren 
ondorio bat da, modelo honek dena kontrolpean eduki nahi duelako askatasunik eman gabe.
 Sarrera hau nahiz eta blogean ez egon klasean landu genuen aurkezpen baten bidez,
 horregatik ez nuen blogera 
igo(horregatik ez dago link bat) irakasleak ez zela beharrezkoa esan zuelako.

Lauhilekoarekin jarraituz , Illich-en hiru kapitulu irakurri eta galdera batzuk erantzun 
genituen kapitulu bakoitzari buruz. 
 Lehenengo kapituluan "La Critica de las Herramientas" deiturikoa, hezkuntza sistemari kritika 
bat egiten dio, esanez, hezkuntzak gutxiengo boteretsu eta aberatsen alde egiten duela
 gizartearen sisteman sartuta
 dagoelako eta hemendik atera ezean besteak gutxiengo horren menpe egongo direla hauek
 hezkuntza 
erreminta bezala erabiliko dutelako hori lortzeko. Bigarren kapituluan "El Ritual del Progreso" 
 izena duena, 
kapitalismoari kritika egiten dio Illich-ek. Esanez, hezkuntza negozio bat bihurtu dela
 eta bertan erakusten zen 
jakinduria eta bertako ikasleak produktu bihurtu direla gure gizarte kapitalistak nahi 
duen bezala erabil ditzan.

Hirugarren eta azkeneko kapituluan, "La Convivencialidad" deitzen dena, berriro
 hezkuntzari buruz hitz egiten du 
Illich-ek eta deseskolarizazio kontzeptua agertzen da bertan. Hezkuntzak ikasleek
 haien hezkuntza
 prozesua garatzeko behar duten erritmoa utzi eta ikasleentzat interesgarriak edo
 beharrezkoak diren gaiak landu beharrean,
 gero eta lanbide gehiego sortzen ditu bakoitzak hezkuntzaren "arazo" espezifiko bat
 konpondu dezan.

Geroago , argazki ezberdinetako hausnarketa bat  egin genuen eta honen bidez bizi
 garen gizarte kapitalista honen
 ausnarketa bat burutu nuen , irakasle naizenean nire ikasleei errealitatea den bezalakoa
 erakusten
 saiatuko naizela eta haientzat irudi egoki bat isladatzen ahaleginduko naiz.

Gorputzaren gaiarekin jarraituz eskolaren papera gorputzaren normalizazioan landu
 genuen Paul B. Preciado-ren bideo bat ikusiz. 
Bertan, eskolak gizarteak "normaltzat" hartutako gorputzen, sexuaren edo arrazaren
 araberako ezaugarriak, jarrerak eta baloreak
 transmititzen dituela ikasi nuen.
 Zoritzarrez, gure gorputzari ezarritako etiketa onartzen ez badugu, baztertuak izatea
 edo pertsona arrarotzat jotzea izango da
. Paul B. Preciado-k  pentsatzen zuen 
hau aldatzeko modu bakarra biolentziaren bidez egindako iraultza bat dela.

Gorputz desberdinen gaiarekin bukatzeko, gure ustez eskolak gorputzetan duten
 eragina plasmatzeko talde bakoitzak kartografia  
bat egin genuen. 
Dinamika hau kurtsoan zehar egindako guztietatik gehien gustatu zaidana da; zure
 esperientzietatik bizitakoa plasmatzeko aukera 
ematen duelako, beste taldeekin 
partekatzen direlako ideiak eta ikuspuntu desberdinak eta bizi garen gizarteari buruzko 
gogoeta bat egitera eramaten dizuelako.




Eskola eta heziketa mota desberdinak baita ere landu egin ditugu lauhileko honetan zehar
. Homeschooling, Eskola txikia, 
Amaraberri eta 
Eskola anarkista izan dira landu ditugun metodologiak. Eskola mota bakoitzari buruzko
 bideoak ikusi genituen. Bertan, benetako eskolak
 agertzen ziren eta irakasleek haien funtzionamendua azaltzen zuten eta gu etorkizuneko
 irakasleak izango  garenez metodologia
 horietatik murgilduz abiatuko gara.




Eskolen gaiarekin murgilduta gaudenez,  kurrikulum ezkutua landu genuen.
 Argazki batzuk atera genituen unibertsitatean 
zehar eta irudi bakoitzak
 zuen ezkutuko mezua atera genuen, sexua, arraza, tolerantzia, errespetua, aniztasuna, 
diskriminazioa, erlijioa, ohiturak eta
 ezkutuan zeuden beste
 hainbat antzeko balore, gai edo portaera ausnartu eta ikusi  genituen.

Konpetentziak ere landu genituen . Esaterako zer diren eta nola erabiltzen diren
 ikasi egin dugu bideo batzuen bidez.  

Konpetentziak lantzeko ere arazoetan oinarritutako metodologia  zertan datzan 
ikusi dugu. edukiak, konpetentziak, jarrerak 
eta baloreak garatzeko
 estrategia bat da, ikasleak oinarri bezala hartzen duena. Planteamendu honetan,modu
 dinamikoak eta entretenigarriak bilatzen
 saiatzen da, eta irakaslearen 
papera bigarren plano batera pasatzen da, bideratzailea bihurtuz.

Azkenik, Ebaluazioa zer den eta zer mota dauden landu izan ditugu. Klasean
 guztion artean gure ideak batuz joan ginen eta 
ebaluazioaren irizpide guztiak
 batu genituen. Zer ebaluatu eta nola ebaluatu ere kontuan izanda.

Beno irakurleok, sarrera honen eta blogaren amaierara heldu gara. Espero dut 
bihotz bihotzez nire blogaren sarreran murgildu 
egin zaretela eta nik bezain 
asko ikasi egin dezuela. Oso esperientzia polita eta dibertigarria izan da blog
 hau egitea baina bereziki nire pentsaerak eta 
hausnarketak zuekin partekatzea.

Agur zoriontsu batekin augertzen zaituztet irakurleok!
Beste batera arte,                                                                                                    IRATXE.

lunes, 20 de mayo de 2019

Beste bloggetatik ikasiz pausoz pauso

Lau-hileko honetan klase osoa blog batean murgildu egin gara. Bakoitzak bere identitatea azalduz bere bidetik heraman du bloga. Klase bakitzean landu duguna eta ikasi duguna blogean asalduz joan gara gaur arte. Sarrera hau azken aurreko zarrera izango da eta nire klasekideen blogeen inguruan hitz egingo dizuet.

Hasteko, bakoitzak bere identitatea izladatzea lan honen gauza politenetariko bat izan dela iruditzen zait. Norberak bere idazteko eran adierazi du egindako eta ikasitako guztia. Horrek ere lagundu egin dit besteetatik ikastera eta haien ideiak nire ideiekin batzera.

Horrez gain eta sarrera honi amaiera emanez, izugarriko sortea izan dudala uste dut nire klasekideekin. Noreberak izateko era ezberdin batekin baina guztiok batera lan eginez aurrera ateratzea lortu dugu ikasturte hau. Datorren urteari begira, aurten bezain ondo egotea espero dut eta  klase moduan garatzen joatea.

Hemen utziko dizuet klaseko argazki bat,

domingo, 19 de mayo de 2019

CAP I ETA CAP III

CAP I eta III

1.-Berdina da ebaluazioa eta kalifikazioa?
Kalifikatzea eta ebaluatzea ez da berdina, kalifikazioa zenbaki baten bitartez azaltzen da eta ebaluazioa ez du zertan. Kalifikatzera behartzen gaituzte.
     1.1.-Noiz ebaluatu dezakegu?
            Hasieran (diagnostikoa)
            Bitartekoa
            Egunaren bukaeran (bategarria).
      1.2- Zer?
            Normatiboa, taldearen errendimendua ebaluatzea.
            Kriteriala,
      1.3 Nola?
             Kuantitatiboa : zenbakia. oso ongi eta ongi ere
             Kualitatiboa: Hitzekin egitea.
      1.4 Nork?
             Autoebaluazioa
             Koebaluazioa
             Eteroebaluazioa
      1.5.- Nolakoa?
            Feedback-ak laguntzen badigu ikasketa prozesuan.
            Ebaluazio formatiboa edo hezigarria
            Autentikoa: momentuan ekintza batean. (Katedral bat sortzean)
            Integratua:  momentu errealean gure  feedback.a ematea.

NOLA BIDERATU?
Erraminta batzuk ditugu horrretarako.

KUANTITATIBO
    - Kontrol zerrenda: Bai, ez, a veces.
    - Estimazio eskala: ezenbakidunak, grafikoak, hitzezkoak(batzutan,inoiz ez)
KUALITATIBO
    - Galdera zerrenda; Azterketa bat adibidez. Umeekin galdetzen duguna saioaren hasieran(ez formala)
    - Behaketarako gidoia: irizpide batzuk jarri eta barruan ume batek zer dakien jartzen da.
    - Erribrikak: gauza zehatzak ebakuatzen duen ebaluazio instrumentua. Aspektu kualitatiboa eta                kuantitatiboa erabiltzen ditu.


           

jueves, 16 de mayo de 2019

Ebaluazio motak

Gaur klasean ebaluazio motak azaldu eta ikasi egin ditugu. Esaterako: hiru ebaluazio mota daudela esan dezakegu.
 Alde batetik, diagnostikoa: hasiera batean ebaluatzen den prozesua da. Ondoren, bitartekaria edo prozesuaren bitartez ebaluatzen den metodoa eta azkenengoa bategarria da. Metodo honetan: irakasleak azkenengoko urratzak soilik ebaluatzen ditu eta emaitza bat ezartzen du azkenengo horren erantzunaren arabera.
Bestalde,kontuan izan behar dugu zer ebaluatu behar dugun . Hortarako, modu kritarerial batean ebaluatzea: irizpide edo oinarri batzuetan oinarrituz eta bestetik, normatiboa: oinarri batean baliatuz  eta konparaketen bitartez.

Azkenik, nola ebaluatu behar dugun kontuan izan behar dugu ere. Kasu honetan, kuantitatiboki edo kualitatiboki egin dezakegu. Kuantitatiboaren esanahaia emaitza edo zenbaki baten bidez ebaluatzea da. Kualitatiboa berriz, kualitateetan oinarritzen en ebaluaketa da.

Sarrera honekin bukatzeko, kontuan izan behar dugu ere nork ebaluatzen gaituen. Autoebaluazio bat izan daiteke, koebaluazio eta heteroebaluazioa.

viernes, 10 de mayo de 2019

Unitate didaktikoa





Unitate didaktikoa azkenengo hilabeteko lan orokor bat izan da didaktika ikasgaian. Mate eta didaktika batu izan dituen lana izan da. Esaterako; didaktikako dinamiketan oinarriyuz eta gure k2.ko baliabidea kontuan hartuz, matematikako jarduerekin lotu izan dugu.


Lan hau bukatu ondoren, hausnarketa bat egingo dut. Nire aburuz, lan oso interesgarri eta didaktikoa izan da. Bereziki bi ikasgi batera lantzeko aukera izan dugulago. Horrez gain, taldean lan egiteko aukera bikaina izan da, guztien ideiak batzen eta praktikan jartzen.


Hemen utziko dizuet gure unitate didaktikoa, lan eta esfortzu askoren ondoren geratu den emaitza. Espero dut guztokoa izatea !

jueves, 9 de mayo de 2019

Konpetentziak zer dira? (videoak)

 Gaur klasean konpetentzien inguruko bideo batzuk jarri dizkigute. Esaterako: konpetentzien garrantzia eta helburuak zeintzuk diren ikasteko. Nire aburuz: oso interesgarriak izan dira bideoak eta bideoa ikusi  ondoren ikuspegi handiago bat dut konpetentzien inguruan

Hemen utziko dizkizuet videoen inguruko galdera eta erantzunak:

1. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?

Eskola beti egon da ideologia baten mepe, eliza besteak beste nahiz eta estatua laikoa izan. Bera pentsatzen du konpetentziak triunfatu duten moda bat direla, naiz eta berria ez izan jakin. Esaten du lehen ere konpetentziak zeudela baina orain ideologiak sartzeko erabiltzen dairela. Sacristanek esaten du pentsatu behar dugula konpetentziak  zertarako balio dute, erabilgarriak badira eta onak edo txarrak badira. Bere ustez ez dira oso erabilgarriak, atzean daramaten filosofia nahiz eta positiboa izan eta ikasketa memoristikoaren kontra joan ez dute ikasketa subjektiboa sustatzen. Berarentzat ikastea da, mundua ulertzea, azaltzen jakitea…

Bera esandako esaldi bat asko gustatu zait: hay que igualar dándoles más a quienes menos tienen


2. Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?


Jose Moya horrela definitzen ditu konpetentziak: “forma en la que una persona utiliza todos duds recursos para resolver una tarea. Una persona es competente cuando sabe usar todos sus recursos en una tarea compleja”
Berarentzat ematen den definizioa konpetentzien esenzia galtzea egiten du.


3. Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?

Beraien iritziz biak batu behar dira, hau da, eskolan ikasten dena zein kalean eta familian ikasten denarekin. Esperientzia guztiak lotuz konpetentzia gehiago lortzen dira. Eta galdera honi erantzuten bai, badaude konpetentziak bakarrik eskolan eskuratzen daitekenak.

4. Moyaren iritziz curricilum erreala hobetu dezakete konpetentziak?

Hobetzea posiblea da baina gauza batzuk gehitu behar dira adibidez guk ikasitako     metodologia aktiboak

E-porfolioa

Kaixo irakurleok! Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan , irakasgaietan  landutako eta ...