martes, 21 de mayo de 2019

E-porfolioa

Kaixo irakurleok!
Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan
, irakasgaietan  landutako eta
 blogera igotako gauza guztien laburpen bat izango da. Hau lauhileko osoan landutako
 gai eta hausnarketa
 garrantzitsuenak dira eta horrela nire blogera sartzen bazarete aurkibide moduan
 utziko dizuet azkenengo sarrera hau.

Egin genuen lehenengo dinamika performancen ingurukoa izan zen.
Esther Ferrer performanceak egiten ditu, eta berarekin hasiera eman genion ibilbide honi.
 Performancen kontzeptua ulertzea
 kostatu egin zitzaidan. Are gehiago, oraindik ez nago ziur gai honi buruz atera dudan interpretazioa
 zuzenetariko bat denik. Niretzako performance batek bizitzan gertatzen den guztia bildu dezake. 
Esaterako; denbora, oroimena, 
bizitzan zehar usten ditugun arrastoak...

Gero, gorputzaren portaera eskola instituzioetatik kanpo eta eskola instituzioen barne alderatu
 genituen. Kanpoan gorputzek 
alaitasunez eta askatasunez jarduten zuten, barruan berriz, eskolak ezarritako arauen ondorioz
 aspertuta, gogo gutxiz eta indibidualtasunik gabe jarduten zuten. Hau eskolen hezkuntza 
modelo(tradizionala) zaharkituaren 
ondorio bat da, modelo honek dena kontrolpean eduki nahi duelako askatasunik eman gabe.
 Sarrera hau nahiz eta blogean ez egon klasean landu genuen aurkezpen baten bidez,
 horregatik ez nuen blogera 
igo(horregatik ez dago link bat) irakasleak ez zela beharrezkoa esan zuelako.

Lauhilekoarekin jarraituz , Illich-en hiru kapitulu irakurri eta galdera batzuk erantzun 
genituen kapitulu bakoitzari buruz. 
 Lehenengo kapituluan "La Critica de las Herramientas" deiturikoa, hezkuntza sistemari kritika 
bat egiten dio, esanez, hezkuntzak gutxiengo boteretsu eta aberatsen alde egiten duela
 gizartearen sisteman sartuta
 dagoelako eta hemendik atera ezean besteak gutxiengo horren menpe egongo direla hauek
 hezkuntza 
erreminta bezala erabiliko dutelako hori lortzeko. Bigarren kapituluan "El Ritual del Progreso" 
 izena duena, 
kapitalismoari kritika egiten dio Illich-ek. Esanez, hezkuntza negozio bat bihurtu dela
 eta bertan erakusten zen 
jakinduria eta bertako ikasleak produktu bihurtu direla gure gizarte kapitalistak nahi 
duen bezala erabil ditzan.

Hirugarren eta azkeneko kapituluan, "La Convivencialidad" deitzen dena, berriro
 hezkuntzari buruz hitz egiten du 
Illich-ek eta deseskolarizazio kontzeptua agertzen da bertan. Hezkuntzak ikasleek
 haien hezkuntza
 prozesua garatzeko behar duten erritmoa utzi eta ikasleentzat interesgarriak edo
 beharrezkoak diren gaiak landu beharrean,
 gero eta lanbide gehiego sortzen ditu bakoitzak hezkuntzaren "arazo" espezifiko bat
 konpondu dezan.

Geroago , argazki ezberdinetako hausnarketa bat  egin genuen eta honen bidez bizi
 garen gizarte kapitalista honen
 ausnarketa bat burutu nuen , irakasle naizenean nire ikasleei errealitatea den bezalakoa
 erakusten
 saiatuko naizela eta haientzat irudi egoki bat isladatzen ahaleginduko naiz.

Gorputzaren gaiarekin jarraituz eskolaren papera gorputzaren normalizazioan landu
 genuen Paul B. Preciado-ren bideo bat ikusiz. 
Bertan, eskolak gizarteak "normaltzat" hartutako gorputzen, sexuaren edo arrazaren
 araberako ezaugarriak, jarrerak eta baloreak
 transmititzen dituela ikasi nuen.
 Zoritzarrez, gure gorputzari ezarritako etiketa onartzen ez badugu, baztertuak izatea
 edo pertsona arrarotzat jotzea izango da
. Paul B. Preciado-k  pentsatzen zuen 
hau aldatzeko modu bakarra biolentziaren bidez egindako iraultza bat dela.

Gorputz desberdinen gaiarekin bukatzeko, gure ustez eskolak gorputzetan duten
 eragina plasmatzeko talde bakoitzak kartografia  
bat egin genuen. 
Dinamika hau kurtsoan zehar egindako guztietatik gehien gustatu zaidana da; zure
 esperientzietatik bizitakoa plasmatzeko aukera 
ematen duelako, beste taldeekin 
partekatzen direlako ideiak eta ikuspuntu desberdinak eta bizi garen gizarteari buruzko 
gogoeta bat egitera eramaten dizuelako.




Eskola eta heziketa mota desberdinak baita ere landu egin ditugu lauhileko honetan zehar
. Homeschooling, Eskola txikia, 
Amaraberri eta 
Eskola anarkista izan dira landu ditugun metodologiak. Eskola mota bakoitzari buruzko
 bideoak ikusi genituen. Bertan, benetako eskolak
 agertzen ziren eta irakasleek haien funtzionamendua azaltzen zuten eta gu etorkizuneko
 irakasleak izango  garenez metodologia
 horietatik murgilduz abiatuko gara.




Eskolen gaiarekin murgilduta gaudenez,  kurrikulum ezkutua landu genuen.
 Argazki batzuk atera genituen unibertsitatean 
zehar eta irudi bakoitzak
 zuen ezkutuko mezua atera genuen, sexua, arraza, tolerantzia, errespetua, aniztasuna, 
diskriminazioa, erlijioa, ohiturak eta
 ezkutuan zeuden beste
 hainbat antzeko balore, gai edo portaera ausnartu eta ikusi  genituen.

Konpetentziak ere landu genituen . Esaterako zer diren eta nola erabiltzen diren
 ikasi egin dugu bideo batzuen bidez.  

Konpetentziak lantzeko ere arazoetan oinarritutako metodologia  zertan datzan 
ikusi dugu. edukiak, konpetentziak, jarrerak 
eta baloreak garatzeko
 estrategia bat da, ikasleak oinarri bezala hartzen duena. Planteamendu honetan,modu
 dinamikoak eta entretenigarriak bilatzen
 saiatzen da, eta irakaslearen 
papera bigarren plano batera pasatzen da, bideratzailea bihurtuz.

Azkenik, Ebaluazioa zer den eta zer mota dauden landu izan ditugu. Klasean
 guztion artean gure ideak batuz joan ginen eta 
ebaluazioaren irizpide guztiak
 batu genituen. Zer ebaluatu eta nola ebaluatu ere kontuan izanda.

Beno irakurleok, sarrera honen eta blogaren amaierara heldu gara. Espero dut 
bihotz bihotzez nire blogaren sarreran murgildu 
egin zaretela eta nik bezain 
asko ikasi egin dezuela. Oso esperientzia polita eta dibertigarria izan da blog
 hau egitea baina bereziki nire pentsaerak eta 
hausnarketak zuekin partekatzea.

Agur zoriontsu batekin augertzen zaituztet irakurleok!
Beste batera arte,                                                                                                    IRATXE.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

E-porfolioa

Kaixo irakurleok! Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan , irakasgaietan  landutako eta ...