viernes, 26 de abril de 2019

Kurrikulum izkutua

Curriculum ezkutua, modu inplizituan transmititzen diren edukien multzoei deritze. Curriculum ofizial edo irekian aldi berean ematen diren baloreak eta ekintzak dira.Bi ikuspuntu bereizten dira, alde batetik, hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa, eta bestetik, gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa. Kartel hauetan ikus daitekeen gisa, irakasle edota zaindari neska baten bila daude. Hau da, rol hori oso markatuta duten familiak horren bila dabiltza. Ez al da posible, ba, hogei urteko mutil batek ume batzuk zaintzan izatea? Azken kartel honek "hablante nativo"en bila dabil. Berriz ere, hizkuntza ez-inklusiboaren adibide bat. Argazki hau Matraka taldearekin batera atera genuen guztioi nesken komunean zegoen pegatina hau harritu zitzaigulako. Nahiz eta komuneko atean izenik ez egon, neska eta mutilen komunak ezberdinduta daude. Hala ere, nesken komunean dagoen hau "bi generoentzat" da. Nesken komuneko ate bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario

E-porfolioa

Kaixo irakurleok! Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan , irakasgaietan  landutako eta ...