martes, 21 de mayo de 2019

E-porfolioa

Kaixo irakurleok!
Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan
, irakasgaietan  landutako eta
 blogera igotako gauza guztien laburpen bat izango da. Hau lauhileko osoan landutako
 gai eta hausnarketa
 garrantzitsuenak dira eta horrela nire blogera sartzen bazarete aurkibide moduan
 utziko dizuet azkenengo sarrera hau.

Egin genuen lehenengo dinamika performancen ingurukoa izan zen.
Esther Ferrer performanceak egiten ditu, eta berarekin hasiera eman genion ibilbide honi.
 Performancen kontzeptua ulertzea
 kostatu egin zitzaidan. Are gehiago, oraindik ez nago ziur gai honi buruz atera dudan interpretazioa
 zuzenetariko bat denik. Niretzako performance batek bizitzan gertatzen den guztia bildu dezake. 
Esaterako; denbora, oroimena, 
bizitzan zehar usten ditugun arrastoak...

Gero, gorputzaren portaera eskola instituzioetatik kanpo eta eskola instituzioen barne alderatu
 genituen. Kanpoan gorputzek 
alaitasunez eta askatasunez jarduten zuten, barruan berriz, eskolak ezarritako arauen ondorioz
 aspertuta, gogo gutxiz eta indibidualtasunik gabe jarduten zuten. Hau eskolen hezkuntza 
modelo(tradizionala) zaharkituaren 
ondorio bat da, modelo honek dena kontrolpean eduki nahi duelako askatasunik eman gabe.
 Sarrera hau nahiz eta blogean ez egon klasean landu genuen aurkezpen baten bidez,
 horregatik ez nuen blogera 
igo(horregatik ez dago link bat) irakasleak ez zela beharrezkoa esan zuelako.

Lauhilekoarekin jarraituz , Illich-en hiru kapitulu irakurri eta galdera batzuk erantzun 
genituen kapitulu bakoitzari buruz. 
 Lehenengo kapituluan "La Critica de las Herramientas" deiturikoa, hezkuntza sistemari kritika 
bat egiten dio, esanez, hezkuntzak gutxiengo boteretsu eta aberatsen alde egiten duela
 gizartearen sisteman sartuta
 dagoelako eta hemendik atera ezean besteak gutxiengo horren menpe egongo direla hauek
 hezkuntza 
erreminta bezala erabiliko dutelako hori lortzeko. Bigarren kapituluan "El Ritual del Progreso" 
 izena duena, 
kapitalismoari kritika egiten dio Illich-ek. Esanez, hezkuntza negozio bat bihurtu dela
 eta bertan erakusten zen 
jakinduria eta bertako ikasleak produktu bihurtu direla gure gizarte kapitalistak nahi 
duen bezala erabil ditzan.

Hirugarren eta azkeneko kapituluan, "La Convivencialidad" deitzen dena, berriro
 hezkuntzari buruz hitz egiten du 
Illich-ek eta deseskolarizazio kontzeptua agertzen da bertan. Hezkuntzak ikasleek
 haien hezkuntza
 prozesua garatzeko behar duten erritmoa utzi eta ikasleentzat interesgarriak edo
 beharrezkoak diren gaiak landu beharrean,
 gero eta lanbide gehiego sortzen ditu bakoitzak hezkuntzaren "arazo" espezifiko bat
 konpondu dezan.

Geroago , argazki ezberdinetako hausnarketa bat  egin genuen eta honen bidez bizi
 garen gizarte kapitalista honen
 ausnarketa bat burutu nuen , irakasle naizenean nire ikasleei errealitatea den bezalakoa
 erakusten
 saiatuko naizela eta haientzat irudi egoki bat isladatzen ahaleginduko naiz.

Gorputzaren gaiarekin jarraituz eskolaren papera gorputzaren normalizazioan landu
 genuen Paul B. Preciado-ren bideo bat ikusiz. 
Bertan, eskolak gizarteak "normaltzat" hartutako gorputzen, sexuaren edo arrazaren
 araberako ezaugarriak, jarrerak eta baloreak
 transmititzen dituela ikasi nuen.
 Zoritzarrez, gure gorputzari ezarritako etiketa onartzen ez badugu, baztertuak izatea
 edo pertsona arrarotzat jotzea izango da
. Paul B. Preciado-k  pentsatzen zuen 
hau aldatzeko modu bakarra biolentziaren bidez egindako iraultza bat dela.

Gorputz desberdinen gaiarekin bukatzeko, gure ustez eskolak gorputzetan duten
 eragina plasmatzeko talde bakoitzak kartografia  
bat egin genuen. 
Dinamika hau kurtsoan zehar egindako guztietatik gehien gustatu zaidana da; zure
 esperientzietatik bizitakoa plasmatzeko aukera 
ematen duelako, beste taldeekin 
partekatzen direlako ideiak eta ikuspuntu desberdinak eta bizi garen gizarteari buruzko 
gogoeta bat egitera eramaten dizuelako.




Eskola eta heziketa mota desberdinak baita ere landu egin ditugu lauhileko honetan zehar
. Homeschooling, Eskola txikia, 
Amaraberri eta 
Eskola anarkista izan dira landu ditugun metodologiak. Eskola mota bakoitzari buruzko
 bideoak ikusi genituen. Bertan, benetako eskolak
 agertzen ziren eta irakasleek haien funtzionamendua azaltzen zuten eta gu etorkizuneko
 irakasleak izango  garenez metodologia
 horietatik murgilduz abiatuko gara.




Eskolen gaiarekin murgilduta gaudenez,  kurrikulum ezkutua landu genuen.
 Argazki batzuk atera genituen unibertsitatean 
zehar eta irudi bakoitzak
 zuen ezkutuko mezua atera genuen, sexua, arraza, tolerantzia, errespetua, aniztasuna, 
diskriminazioa, erlijioa, ohiturak eta
 ezkutuan zeuden beste
 hainbat antzeko balore, gai edo portaera ausnartu eta ikusi  genituen.

Konpetentziak ere landu genituen . Esaterako zer diren eta nola erabiltzen diren
 ikasi egin dugu bideo batzuen bidez.  

Konpetentziak lantzeko ere arazoetan oinarritutako metodologia  zertan datzan 
ikusi dugu. edukiak, konpetentziak, jarrerak 
eta baloreak garatzeko
 estrategia bat da, ikasleak oinarri bezala hartzen duena. Planteamendu honetan,modu
 dinamikoak eta entretenigarriak bilatzen
 saiatzen da, eta irakaslearen 
papera bigarren plano batera pasatzen da, bideratzailea bihurtuz.

Azkenik, Ebaluazioa zer den eta zer mota dauden landu izan ditugu. Klasean
 guztion artean gure ideak batuz joan ginen eta 
ebaluazioaren irizpide guztiak
 batu genituen. Zer ebaluatu eta nola ebaluatu ere kontuan izanda.

Beno irakurleok, sarrera honen eta blogaren amaierara heldu gara. Espero dut 
bihotz bihotzez nire blogaren sarreran murgildu 
egin zaretela eta nik bezain 
asko ikasi egin dezuela. Oso esperientzia polita eta dibertigarria izan da blog
 hau egitea baina bereziki nire pentsaerak eta 
hausnarketak zuekin partekatzea.

Agur zoriontsu batekin augertzen zaituztet irakurleok!
Beste batera arte,                                                                                                    IRATXE.

lunes, 20 de mayo de 2019

Beste bloggetatik ikasiz pausoz pauso

Lau-hileko honetan klase osoa blog batean murgildu egin gara. Bakoitzak bere identitatea azalduz bere bidetik heraman du bloga. Klase bakitzean landu duguna eta ikasi duguna blogean asalduz joan gara gaur arte. Sarrera hau azken aurreko zarrera izango da eta nire klasekideen blogeen inguruan hitz egingo dizuet.

Hasteko, bakoitzak bere identitatea izladatzea lan honen gauza politenetariko bat izan dela iruditzen zait. Norberak bere idazteko eran adierazi du egindako eta ikasitako guztia. Horrek ere lagundu egin dit besteetatik ikastera eta haien ideiak nire ideiekin batzera.

Horrez gain eta sarrera honi amaiera emanez, izugarriko sortea izan dudala uste dut nire klasekideekin. Noreberak izateko era ezberdin batekin baina guztiok batera lan eginez aurrera ateratzea lortu dugu ikasturte hau. Datorren urteari begira, aurten bezain ondo egotea espero dut eta  klase moduan garatzen joatea.

Hemen utziko dizuet klaseko argazki bat,

domingo, 19 de mayo de 2019

CAP I ETA CAP III

CAP I eta III

1.-Berdina da ebaluazioa eta kalifikazioa?
Kalifikatzea eta ebaluatzea ez da berdina, kalifikazioa zenbaki baten bitartez azaltzen da eta ebaluazioa ez du zertan. Kalifikatzera behartzen gaituzte.
     1.1.-Noiz ebaluatu dezakegu?
            Hasieran (diagnostikoa)
            Bitartekoa
            Egunaren bukaeran (bategarria).
      1.2- Zer?
            Normatiboa, taldearen errendimendua ebaluatzea.
            Kriteriala,
      1.3 Nola?
             Kuantitatiboa : zenbakia. oso ongi eta ongi ere
             Kualitatiboa: Hitzekin egitea.
      1.4 Nork?
             Autoebaluazioa
             Koebaluazioa
             Eteroebaluazioa
      1.5.- Nolakoa?
            Feedback-ak laguntzen badigu ikasketa prozesuan.
            Ebaluazio formatiboa edo hezigarria
            Autentikoa: momentuan ekintza batean. (Katedral bat sortzean)
            Integratua:  momentu errealean gure  feedback.a ematea.

NOLA BIDERATU?
Erraminta batzuk ditugu horrretarako.

KUANTITATIBO
    - Kontrol zerrenda: Bai, ez, a veces.
    - Estimazio eskala: ezenbakidunak, grafikoak, hitzezkoak(batzutan,inoiz ez)
KUALITATIBO
    - Galdera zerrenda; Azterketa bat adibidez. Umeekin galdetzen duguna saioaren hasieran(ez formala)
    - Behaketarako gidoia: irizpide batzuk jarri eta barruan ume batek zer dakien jartzen da.
    - Erribrikak: gauza zehatzak ebakuatzen duen ebaluazio instrumentua. Aspektu kualitatiboa eta                kuantitatiboa erabiltzen ditu.


           

jueves, 16 de mayo de 2019

Ebaluazio motak

Gaur klasean ebaluazio motak azaldu eta ikasi egin ditugu. Esaterako: hiru ebaluazio mota daudela esan dezakegu.
 Alde batetik, diagnostikoa: hasiera batean ebaluatzen den prozesua da. Ondoren, bitartekaria edo prozesuaren bitartez ebaluatzen den metodoa eta azkenengoa bategarria da. Metodo honetan: irakasleak azkenengoko urratzak soilik ebaluatzen ditu eta emaitza bat ezartzen du azkenengo horren erantzunaren arabera.
Bestalde,kontuan izan behar dugu zer ebaluatu behar dugun . Hortarako, modu kritarerial batean ebaluatzea: irizpide edo oinarri batzuetan oinarrituz eta bestetik, normatiboa: oinarri batean baliatuz  eta konparaketen bitartez.

Azkenik, nola ebaluatu behar dugun kontuan izan behar dugu ere. Kasu honetan, kuantitatiboki edo kualitatiboki egin dezakegu. Kuantitatiboaren esanahaia emaitza edo zenbaki baten bidez ebaluatzea da. Kualitatiboa berriz, kualitateetan oinarritzen en ebaluaketa da.

Sarrera honekin bukatzeko, kontuan izan behar dugu ere nork ebaluatzen gaituen. Autoebaluazio bat izan daiteke, koebaluazio eta heteroebaluazioa.

viernes, 10 de mayo de 2019

Unitate didaktikoa





Unitate didaktikoa azkenengo hilabeteko lan orokor bat izan da didaktika ikasgaian. Mate eta didaktika batu izan dituen lana izan da. Esaterako; didaktikako dinamiketan oinarriyuz eta gure k2.ko baliabidea kontuan hartuz, matematikako jarduerekin lotu izan dugu.


Lan hau bukatu ondoren, hausnarketa bat egingo dut. Nire aburuz, lan oso interesgarri eta didaktikoa izan da. Bereziki bi ikasgi batera lantzeko aukera izan dugulago. Horrez gain, taldean lan egiteko aukera bikaina izan da, guztien ideiak batzen eta praktikan jartzen.


Hemen utziko dizuet gure unitate didaktikoa, lan eta esfortzu askoren ondoren geratu den emaitza. Espero dut guztokoa izatea !

jueves, 9 de mayo de 2019

Konpetentziak zer dira? (videoak)

 Gaur klasean konpetentzien inguruko bideo batzuk jarri dizkigute. Esaterako: konpetentzien garrantzia eta helburuak zeintzuk diren ikasteko. Nire aburuz: oso interesgarriak izan dira bideoak eta bideoa ikusi  ondoren ikuspegi handiago bat dut konpetentzien inguruan

Hemen utziko dizkizuet videoen inguruko galdera eta erantzunak:

1. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?

Eskola beti egon da ideologia baten mepe, eliza besteak beste nahiz eta estatua laikoa izan. Bera pentsatzen du konpetentziak triunfatu duten moda bat direla, naiz eta berria ez izan jakin. Esaten du lehen ere konpetentziak zeudela baina orain ideologiak sartzeko erabiltzen dairela. Sacristanek esaten du pentsatu behar dugula konpetentziak  zertarako balio dute, erabilgarriak badira eta onak edo txarrak badira. Bere ustez ez dira oso erabilgarriak, atzean daramaten filosofia nahiz eta positiboa izan eta ikasketa memoristikoaren kontra joan ez dute ikasketa subjektiboa sustatzen. Berarentzat ikastea da, mundua ulertzea, azaltzen jakitea…

Bera esandako esaldi bat asko gustatu zait: hay que igualar dándoles más a quienes menos tienen


2. Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?


Jose Moya horrela definitzen ditu konpetentziak: “forma en la que una persona utiliza todos duds recursos para resolver una tarea. Una persona es competente cuando sabe usar todos sus recursos en una tarea compleja”
Berarentzat ematen den definizioa konpetentzien esenzia galtzea egiten du.


3. Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?

Beraien iritziz biak batu behar dira, hau da, eskolan ikasten dena zein kalean eta familian ikasten denarekin. Esperientzia guztiak lotuz konpetentzia gehiago lortzen dira. Eta galdera honi erantzuten bai, badaude konpetentziak bakarrik eskolan eskuratzen daitekenak.

4. Moyaren iritziz curricilum erreala hobetu dezakete konpetentziak?

Hobetzea posiblea da baina gauza batzuk gehitu behar dira adibidez guk ikasitako     metodologia aktiboak

viernes, 26 de abril de 2019

Unitate didaktikoaren hasiera

Gaurko klasean K2rekin didaktikako eta matematikako ikasgaiak lotu ahal izateko, unitate didaktiko bat egitea proposatu zaigu.
Maiatzaren 17an entregatzekoa da eta data horretara arte klasean hainbat termino argituko ditugu unitate didaktikoa aurrera eraman ahal izateko.

Kurrikulum izkutua unibertsitatean

Lan honetarako Curriculum Ezkutua adierazten duten zenbait argazki asaluko ditut:

Lehenengo argazki honetan kartel bat dago esaten duena: "aquí son bienvenidas las personas de todas las procedencias, etnias, religiones, idiomas y culturas". Honekin lortu nahi da eskola barruan aniztasun hori mantentzea eta ikustea bai eskolak bai eskola osatzen dugunok aniztasun horren alde gaudela.

Bigarren argazki honetan, "garapen iraunkorreko helburuei" egiten dio errefrentzia. Bertan ekosistemari dagokionez zenbait datu ematen dizkigute. Honen helburua alde batetik bai da informatzea, baina bestetik gure ekosistema zaintzea da helburu nagusia..

Hirugarren argazki honetan, komunean agertzen diren sexu sinboloei egiten dio erreferentzia. Emakumearen figura gona  batekin edo jantzi batekin erlazionatzen du. Mutilena, aldiz, gorputz osoa irudikatzen du inolako jantzirik  gabe. Beraz, sinbolo hauek sortu dituztenentzako, mutiko bat ezin du gona edo gona bat jantzi. Horrela izanez gero, emakumeen komunera joan beharko litzateke? Ez dira batere egokiak bertan sortutako sinboloak era ez gaitu errepresentatzen gizakiok gure osotasunean.

Kurrikulum izkutua

Curriculum ezkutua, modu inplizituan transmititzen diren edukien multzoei deritze. Curriculum ofizial edo irekian aldi berean ematen diren baloreak eta ekintzak dira.Bi ikuspuntu bereizten dira, alde batetik, hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa, eta bestetik, gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa. Kartel hauetan ikus daitekeen gisa, irakasle edota zaindari neska baten bila daude. Hau da, rol hori oso markatuta duten familiak horren bila dabiltza. Ez al da posible, ba, hogei urteko mutil batek ume batzuk zaintzan izatea? Azken kartel honek "hablante nativo"en bila dabil. Berriz ere, hizkuntza ez-inklusiboaren adibide bat. Argazki hau Matraka taldearekin batera atera genuen guztioi nesken komunean zegoen pegatina hau harritu zitzaigulako. Nahiz eta komuneko atean izenik ez egon, neska eta mutilen komunak ezberdinduta daude. Hala ere, nesken komunean dagoen hau "bi generoentzat" da. Nesken komuneko ate bat

Examined life JudiButler and Sunaura Taylor

  • Zer esan nahi du Sunaura Taylorentzat "elkarrekin bizitzea"?
Sunaura Taylorentzat, ibiltzea ez du bakarrik esan nahi bi hanketan egiten den kintza bat. Bere ustez ibiltzea bizitzan aurrera egitea da. Nahiz eta aulki batean joan bera ere ibiltzen duela ostoporik gabe.

  • Bideoan zehar bi kontzeptu erabiltzen dira: IMPAIRMENT (Hondatze, asaldura) eta DISSABILITY (Desgaitasun, baliezintasun). Zer esan nahi du bakoitzak berarentzat?
Dissability: gizarteak ezgaitasunarekiko daukan ikuspegia; lana aurkitzeko ezberdintasunak, laguntzak (Soziala)

Impairment: gorputza desberdina da, beste gorputzekin konparatuz ezgaitasun bat dela eta. Asaldura biologikoa gorputz normal batekin alderatuta. (Biologikoa)


jueves, 25 de abril de 2019

KARTOGRAFIA



Lan honen helburua da eskolak baldintzatzen dituen gorputzaren mugimenduak adieraztea. 
Gure kasuan emakumearen gorputza aukeratu dugu, lanaren garapena adierazteko.
 Gure iritziz emakumearen
 gorputza eta papera  baldintzatua eta erreprimituta dago
 eskolan eta beste arlotan. Gainera, eskolak estereotipoak bultzatzen ditu.

    Gure posterran nagusitzen den irudia emakume biluzik batena da. Biluzik marraztea aukeratu 
dugu gorputzen inperfekzioak ikustarazteko. Emakume honek zintekin lotuta dago, z
inta bakoitzak mezu bat bidaltzen du 
(emakume gehienak gure bizitzan zehar entzun ditugun esaldiekin).
 Zintak gorputza erreprimitzen du, esaldi horiek gure bizitzan ere erreprimitzen gaituelako,
 gure askatasuna murrizten. Zinta batzuk purpurinaz beteta daude, batzuetan erreprimitzen 
gaituena apaintzen dutelako garrantzia kentzeko.
Emakumearen aurpegian bi begi ezberdinak ipini ditugu. Bata oso makillatua dago, handia,
kolore argiarekin (urdina) eta betile oso luzeekin, gizartean gehien onartua dagoena uste dugu,
 edertasunaren kanona jarraitzen duelako.
 Ideia berdinarekin, bi titi ezberdinak jarri ditugu, bat ebakuntza eginda du eta bestea zentzuratua
 dago titiburua ez dela ikusi behar erakusteko.
Beste aldetik, emakumearen gorputzaren ileak adierazi ditugu, hanketan. Ezkerreko hanka ilez beterik
 dago eta eskuinekoa ileak ditu baina kantitate gutxiagoan, honekin adierazi nahi duguna da emakumeek 
ere ileak ditugula eta
 gainera bakoitzak ezberdinak garela, ile kopuru ezberdinekin.

Gorputzaren inguruan genero estereotipoak adierazi ditugu, alde batean emakumeenak eta
 beste aldean mutilena, uste dugulako eskola hauek bultzatzen dutelako. Gainera
 genero estereotipoak aparte, eskola salatzen dituen 
ideiak margotu ditugu. Hateko podiuma meritokraziari erreferentzia egiten dio. 
Txupetea eskolak haien ikasleak infantilizatzen dituela adierazten du, baita
 ere pentsarazten digu eskola barik ez dagoela ikasterik,
 guztiz dependienteak bihurtzen dute gorputzak. Senialea imajinazioa itzaltzen du
 eta pentsatzeko mota bakarra inposatzen du. Etiketak adierazten du eskolak nola bultzatzen duen 
kapitalismoa eta kontsumismoa.
 Gainera, emakumea prezio bat duela adierazten du hainbat kulturetan.

domingo, 7 de abril de 2019

Ivan Illich hirugarren kapituloa

  1. Zein da Illich-entzat zeremonia mito-poetikoen ondorioa? Zer proposatzen du alternatiba bezala?
Ez gara gai industrializaziorik gabeko gizartea imajinatzeko. Eskola zeremonia mito-poetiko bat da Illich-entzat. Gure kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du.
Beste zeremonia mito-poetikoa: osasun-zentroak.


  1. Zer da Illich-entzat  “bizikidetasun” printzipoa ?
“Bizikidetasun” printzipioa da proiektu bat non erreminten estrukturetan inbertitzen da gizarte moderno bat sortu ahal izateko.
Bizikidetasunean, menpekotasun bat dago, Ikasteko eskolara joan behar gara. Ez dago oreka bat, zapalduta gaude erreminta
Eskola ez da konbibentziala.
Arlo sozialaren menpe bizi gara.
  1. Illichek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugiroarekin? Zeintzuk? Zertan oinarritzen da bakoitza?
Harreman autonomoa: autogobernuak sortutakoa, balore (erabilera balio) batzuk sortu, pertsonalki erabiltzeko.Oinez ibiltzeko gaitasuna, kabuz idazteko gaitasuna.
Harreman heteronomoa: estructuras verticales organizan la vida alrededor del consumo de valores de cambio.(kotxea, eskola, )

  1. “Bizikidetasun gizarteak” ekoizpen hetereonomo guztia ezabatu beharko luke? Nolako itzulpena izango luke honek hezkuntzan?
  1. Illich-ek esaten du ekoizpenaren modu hetereonomoaren suntsitzeak, bi neurri aurrera eramatea eskatzen dituela? Zeintzuk dira horiek?
Bizitza kontsumismoan oinarritzen du modu heteronomoak. Rekonstrukzio bat garatu ahal izateko lanaren kontzepzio berri bat garatu behar dugu, lan konbibentziala. Alde batetik, erreminta industrialak ordezkatu behar dira erreminta konbibentzialekin. Beste alde batetik, baita merkantzia kontsumismoa ere banakako akzioaz ordezkatu behar da.
Eskolari mugak jartzea.
Liburutegiak oso konbibentzialak dira, ez dago menpekotasunik liburuekiko edo ezagutzekiko.

  1. Zertan datza “ bizikidetasun gizarte” hori sortzeko neurri bakoitza? el trabajo convivencial se define por la equidad y por la autonomía creadora. Consiste en elegir un modo de vida que sustituya las herramientas industriales por herramientas convivenciales, y el consumo de mercancías por la acción personal. Y en el que la capacidad personal de moldear la propia vida no suponga el trabajo o consumo obligatorio.

  1. Zer dakar deseskolaratzeak?
Deseskolaratzeak sustatzen du erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea. Pentsatzea ea merezi duen eskolan teknologiak erabiltzea. Beste ikasteko modu batzuk bilatu behar dira.
Producir una nueva lógica del dinamismo social, romper con la lógica que se ha utilizado hasta ahora (solo si vas a la universidad tendrás un futuro profesional...)
  1. Zein da Illich.en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua?
Aurrerapen zientifikoen eta berrikuntza industrialen batura bat . Iritzi kriktikoa erabiltzea eta gizarteari ikuspera utopiko bat ematea baldin eta guztien iritzi kritikoa kontuan izanda.

jueves, 4 de abril de 2019

Zein da eskolaren papera gorputzaren normalizazioa ?

Klasean "Pienso Luego Existo" izeneko bideoa ikusi egin dugu. Behin bideoa ikusita, guretzat garrantzia duten zenbait kontzeptu jasotzea eskatu dizkigute eta horrekin bater galdera honi erantzuten: "ZEIN DA ESKOLAREN PAPERA GORPUTZAREN NORMALIZAZIOAN".

                                           IDEIAK                                                     

-Eskola ekoizpen makina bat da. Teknologia herriarentzako erabili behar da eta ez elite neoliberalentzako.

-Askatasuna asmatu gabe dago.

-Eskola  gizarte klase normalkuntzaren, generoaren...makina bat da.

-Iraultza beharrezkoa da sistema eta normalkuntzak aldatzeko: "Biolentzia beharrezkoa"

-Beharrezkoa da etengabe ihes egitea helburu ezberdinak lortzeko nahian.

-Ez daude textu sakraturik. Textu guztiak aztertu daitezke eta "zuzendu".

-Ezin da homosexuala izan. Egitura juridikoak, zientifikoak eta medikuak  dira ez erreprodukzioan oinarrituta eta estatuak inposatutakoak. Estatu batzuk diskurtso zientifikoetan oinarritzen ziren.

-XIX.mendetik aurrera ugaltzaile ez diren organo guztiak organo sexualak izateari utzi zioten ugalketa ezin zutelako egin. Sexualitate bat ezarri zen organo ugaltzaile horietan oinarrituta.

lunes, 25 de marzo de 2019

Videoen ausnarketa

Performances lehen kapituloa

Ausnarketa hau egiteko Unairen bloggetik abiatu naiz.
Lehenengo Performancea Didaktika Doctors-en talda egin gu . Performance honen bitartez, "La Critica de las Herramientas" erreferentziatzat hartuta Illichek proposatutako KONTRAPRODUKTIBITATEA-ren kontzeptua azaldu nahi izan dute dinamika honen medio.Dinamika honetan material eskasa eta sinplea erabili dute: kutxa, papera, expertua, mahaia, hitza, titereak (guk) eta zorua. Hiru kutxa eriki dituzte hiru izenburu ezberdinekin: Garraioa, Hezkuntza eta Osasuna. Kutxa horietako bakoitzak hutsik zegoen.

Expertuaren papera nahitaezkoa  zen. Hurak ematen zizkigun zenbait papera non zenbait kontzeptu idatzita zeuden. Banaka ematen zizkigun eta guk erabaki behar genuen paper horietan idatzita agertzen zen kontzeptua  zein kutxansartu behar genuen . Zentzuz jokatuz gero oso erraza zen jokua ongi betetzea, baino konturatu ginen papera kutxa barruan sartu bezain laster, lurrera erortzen zirela inolako inportantzia eman gabe gure erabakietara.

Azkenengo esaldi hau izango zen Performancearen gakoa . Gure erabakiak eta gure iritziak ez dira baloratzen. Gure produktibitatea gizartean oso eskasa da. Ez gaituzte entzuten, ez gara boteretsuak eta ez dugu indar nahikoa.

E-porfolioa

Kaixo irakurleok! Hona hemen nire didaktika orokorreko blogaren azken sarrera. Azkenengo sarrera honetan , irakasgaietan  landutako eta ...